Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ADIOS, IZAR EDERRA
Testu normalizatua
ADIOS, IZAR EDERRA
Kantutegia
Ene Hautia
Argitaletxea
Argitalpen tokia
SAINT-PALAIS
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Adios, izar ederra, adios izarra!
Zu zare aingerua munduan bakharra!
Aingeruekin, (berriz) zaitut komparatzen. >
Zembat maite zaitudan ez duzu phensatzen! > (berriz)

2. Izan naiz Araguan etz Kastilloan,
Hitz batez erraiteko España guzian;
Ez dut ikhusi (berriz) zu bezelakorik, >
Nafarroa guzian zaude famaturik. > (berriz)

3. Jarrikitzen ninduzun izar eder hari,
Nola mariñel ona bere orratzari.
Jende onak atentzione ene harrazoi huni: >
Etzieztela fida amodioari! > (berriz)

4. Amodioa duzu arrosaren pare
Usaina badu eta ondoan arhantze;
Maitia, ni enainte egon zu gana jin gabe >
Hil behar banu ere hirur egun gabe! > (berriz)"