Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GAIAZ EDER DA ARGIZARIA
Testu normalizatua
GAUEZ EDER DA ARGIZAGIA
Kantutegia
Chants Populaires du Pays Basque
Argitalpenaren urtea
1870
Argitaletxea
Argitalpen tokia
BAYONNE
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

(Ziberutarrez)
Gaiaz eder da argizaria,
Egünaz ere bai ekhia;
Haien pare da ene maitia,
Arren haiñ da charmagarria!

Igaran gaian, ametsetarik,
Botz bat entzün dit charmantik,
Eztitarzünez betherik beitzen,
Haren parerik ezpeitzen.

Charmagarria, lo ziradia,
Eztitarzünez bethia?
Lo bazirade, iratzar zite,
Ez othoi ükhen herabe.

Amodiua, gaiza erhua,
Jentia trumpa liuna!
Gaiak lo gabe, egünaz ere
Errepausürik batere.

Zure ganik orai phartitzia
Üdüritzen zait hiltzia!
Indazüt por bat, ene maitia,
Mentüraz date azkena."