Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AGOTA
Testu normalizatua
AGOTA
Kantutegia
Chants Populaires du Pays Basque
Argitalpenaren urtea
1870
Argitaletxea
Argitalpen tokia
BAYONNE
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

Argi azkorrian jinik ene erresekila,
Bethi beha entzün nahiz numbaitik zure botza;
Ardiak nun ützi tüzü? Zerentako errada
Nigarrez ikhusten deizüt zure begi ederra?

-Ene aitaren ichilik jin nüzü zure gana,
Bihotza erdiratürik, zihauri erraitera,
Khambiatü dietadala ardien alhagia,
Sekülakoz defendatü zureki mintzatzia?

-Gor niza, ala entzün düt? Erran deitadazia?
Sekülakoz jin zaiztala adio erraitera?
Etziradia orhoitzen gük hitz eman dügüla
Lürrian bizi gireno alkharren maithatzia.

-Atzo nurbait izan düzü ene ait'ametara,
Gük alkhar maite dügüla haien abertitzera;
Hürüntaaztez alkhar ganik fite ditin lehia
Eta eztitian jünta kasta Agotarekila.

-Agotak badiadila badizüt entzütia;
Zük erraiten deitadazüt ni ere banizala:
Egündano ükhen banü demendren leiñhüria
Enündüzün ausartüren begila so'gitera.

-Jentetan den ederrena ümen düzü Agota:
Bilho holli, larrü churi eta begi ñabarra.
Nik ikhusi artzaiñetan zü zira ederrena:
Eder izateko aments Agot izan behar da?

-So'izü nuntik ezagützen dien zuiñ den Agotan:
Lehen sua egiten zaio hari beharriala;
Bata handiago dizü eta aldiz bestia
Biribil et'orotarik bilhoz üngüratia.

-Hori hala balimbada haietarik etzira,
Ezi zure beharriak alkar üduri dira.
Agot denak chipiago badü beharri bata,
Aitari erranen diot biak bardin tüzüla."