Bideoak

Uda Ospatuz. Sol festivo al mediodía del año

Uda Ospatuz. Sol festivo al mediodía del año
Argitalpen urtea:
2011
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-228-2

Laburpena

Neguko giroan ospatzen diren jaialdiei eskainitako lanaren osagarri moduan, Negua ospatuz: calor, color y ritmos del invierno, Eusko Ikaskuntzako Euskomedia fundazioak Uda ospatuz: urtearen eguardiko jai eguzkia dokumentala atera berri du. Ekoizpen, edizio eta muntai lanaren bidez osaturiko dokumentala da. Udako 25 ekitaldi esanguratsu deskribatzeaz gain, horien ezaugarri eta oinarriak azaltzen dira, jendeak euskal festaren aniztasuna eta nortasuna ezagutu eta uler dezan. 50 minutuko iraupena duen dokumental honek, San Prudentzio edo kaxarranka pastoralak eta San Juan eguneko suarekin batera, Euskal Herria punta batetik bestera zeharkatzen du festaz festa, ohitura zaharrak ezagutuz eta sentsazio berriak eskuratuz.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua