Azkoaga. Cuadernos de Ciencias Sociales y Económicas

Sociedad, ciencia y tecnología: investigación y empresa

Sociedad, ciencia y tecnología: investigación y empresa

Egileak: Monreal Zia, Gregorio [et al.]

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-89516-33-2
ISSN:
1137-442X

Laburpena

Teknologia Jardunaldiek sortu duten eztabaidarako foroan Euskal Herriko Enpresa, Unibertsitate eta Teknologia munduek zein Admnistrazioak gaurko egunean berrikuntza teknologikoak bere fase desberdinetan -sorkuntza, transferentzia eta produkzio-ehunari aplikatzea- planteatzen dituen desafioak aztertzeari ekin diote eta soluzioak eta iradokizunak plazaratu dituzte erronka horiei egokiro aurre egin ahal izateko. Funtsezko gaiak, hala nola Unibertsitateak sortzen dituen profesionalen izaera eta Enpresak garapen teknologikoa integratzerakoan behar dituenak, edo nola orekatzen den balantza teknologikoa, edota zein den ikerketaren eragina enpresa-jarduera berriak sortzerakoan, tratatu egin dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Nekazaritza eta Arrantza eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailekin antolaturiko bigarren jardunaldi hauetan. Jardunaldiotan esperientzia frogatua duten eta ukituriko alderdi guztietarik zetozen pertsonek esku hartu dute. Horiek gehien kezkatzen dituzten arazo eta hautabideak azaldu eta eztabaidatu dituzte, talde bakoitzak sistema teknologikoa egituratu, elkarri lagundu eta bultzatzeko modua azter eta aurki dezan helburuarekin, une orotan merkatuaren ikuspuntuan jarri ahal izateko.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua