Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 49, 2

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 49, 2

Egileak: Ahedo Gurrutxaga, Igor ... [et al.]

Argitalpen urtea:
2004
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
0212-7016

Ikusi alea online

Laburpena

Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Aldizkariaren 49, 2 alearen (2004, 2) Tribuna sailean euskal kultura eta gizarteari dagozkien alor guztiz desberdinak aurkezten ditu: Igor Ahedo eta Eguzki Urteagaren artikuluek Iparraldea dute helburu, euskara eta prentsa aztertzen dituztela hurrenez hurren; Gerardo Luzuriagak euskal liburutegien egoeraren balantzea egiten du; Mari Jose Olaziregik Ramon Saizarbitoriaren Rossetti-ren obsesioa eleberria aztertzen du; Carlos Roldánek gaur egungo zinera hurbiltzen gaitu eta, azkenik, Fernando Mikelarenak lan berri bat dakar Euskal Herriko historiari buruzko artikulu sailera, Nafarroako gaur egungo historia lantzen duena. Carmen Echebarria, José M? Barrutia eta Itziar Aguadok beste lan bat dakarkigu Euskadiko Autonomia Erkidego eta Nafarroako Komunitate Autonomoari buruzko bibliografia berriaren sailean, 2004 urteari dagokiona. Gainera, ohiko sailak aurkituko ditugu bertan: Reseña -euskal gaiari buruzko azken argitalpen nabarmenenak-, Tesis -Euskal Herriko unibertsitateetan irakurritako doktore tesien zerrenda eta euskal kulturarekin zerikusia dutenen gaineko iruzkina-, eta Noticia -Eusko Ikaskuntzaren eta Herrialdearen inguruko gertakari nagusiak.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua