Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 45, 2

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 45, 2

Egileak: Monreal Zia, Gregorio... [et al.]

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
0212-7016
Salneurria, ez bazkidea:
14 €
Salneurria, bazkidea:
8 €

Ikusi alea online

Laburpena

Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariaren 45.2 (2000.2) aleak Dossier bat eskaintzen dio Gaztelak Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea konkistatu zitueneko 800. urteurrenari, Gregorio Monreal Zia, Jon Andoni Fernández de Larrea eta Luis Javier Fortún historialarien eta Mikel Ramos arkeologoaren ardurapean. Tribuna sailean argitaraturiko artikuluen bidez euskal kultura eta gizartearen alor nagusiak ukitzen dira. Gloria Totoricagüenak identitatea aztertzen du Boise-ko (Idaho) euskal komunitatearen diasporak egiten dituen jaialdien bidez. Berriki hil den Robert Laxalt Nevadako (EEBB) euskal idazlearen bizitza eta obra arakatzen ditu David Río Raigadasek. Bere Euskal Herriko Historiaren Arteari jarraipena emanez, Juan Plazaolak Beranduko Antzinateko arteari eskaintzen dio oraingo atala. Azkenik, Pedro Ibarrak egungo euskal arazo politikoari buruz agertu diren azken liburuen aipamena egiten du era kritikoan. Zenbaki honetan, halaber, ohiko atalak agertzen dira: Reseña, euskal gaiei buruzko agerkari nabarmenenen aipamenak; Tesis, Euskal Herriko unibertsitateetan defendaturiko doktore tesien zerrenda eta euskal kulturarekin zerikusia dutenen iruzkina, eta Noticia, EI-ko eta gure herrialdeko gertakaririk nabarmeneak biltzen dituena.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua