Lankidetzan

Poder, pensamiento y cultura en el Antiguo Régimen. Actas de la 1ª Semana de Estudios Históricos Noble Villa de Portugalete

Poder, pensamiento y cultura en el Antiguo Régimen. Actas de la 1ª Semana de Estudios Históricos Noble Villa de Portugalete

Egileak: Dacosta Martínez, Arsenio [et al.]

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-944-4

Laburpena

Portugaleteko Udalak egindako "Portugalete Hiri Noblea" Azterlan Historikoen Asteko Aktak biltzen ditu argitalpen honek. Hamabi azterlanen bidez, Antzinako Erregimenaren hiru alderdi nabarmen zedarritzen dira: boterea, pentsamendua eta kultura. Beste hainbeste adituri esker, irakurleak XV.-XIX. mendeetako gizartea argitzeko giltzak ulertu ahal izango ditu, euskal lurraldeetan eta ingurukoetan arreta berezia jartzen dutela. Hala, ikerlanen zehatza gorabehera, deskribatzen den heineko gizarte konplexu baten erretratua egin daiteke. Inkisizioa, elite politikoak eta baliabide materialak boterearen funtsezko oinarriak dira, eta ez bakarrik prisma instituzionalen ikuspegitik begiraturik, baizik eta boterearen osagai sozial gisa ulerturik ere. Era berean, gizarte horrek, garaiko pentsamenduaren fruitu den pentsaera jakin batean oraturik ulertu zuen boterea, eta aldatuz doan gizarte bat definitu duten agerpen kulturalak obratu zituen, zeren eta, ondoko orrialdeek Antzinako Erregimeneko gizartearen ikuspegi estatiko bat eskaini ordez, aitzitik, Liberalismo eta garaikidetasuneranzko bilakaera, geldoa baina atzeraezina, aztertzeko bidea ematen baitute.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua