Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Nafarroako Euskararen Foru Legea aztergai

Nafarroako Euskararen Foru Legea aztergai

Egileak: Alkorta Idiakez, Itziar [et al.]

Argitalpen urtea:
2003
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-923-1
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Eleria aldizkari juridikoak Nafarroako Euskararen Foru Legeari eskaini dio oso-osorik bere 11. alea. Bosgarren zenbakian Euskal Autonomia Erkidegoko Euskaren Legea aztertu zuen bezala, oraingoa 18/1986 Foru Legearen alderdi nagusietan sakontzeko antolatu zituen mahai-inguruen emaitza da. Ale monografiko honetan lau aztergai nagusi bereiz daitezke, hots, Hizkuntzaren gatazka, Administrazioa, Hezkuntza eta Komunikabideak, hurrenez hurren Xabier Erize Etxegarai, José M? Rodríguez Ochoa, Eduardo Aldasoro Lezea eta Joxemiel Bidador González ponentziagileek landuta eta adar ezberdinetako adituen ekarpenekin jantziak. Administrazio Zuzenbidean katedraduna den Iñaki Agirreazkuenagari egindako elkarrizketaz gain, Nafarroako Euskararen Foru Legeari buruzko azterketa zein gogoeta multzoaren emaitza gisa ondorio batzuk ere biltzen ditu Eleriak.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua