Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 6

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 6

Egileak: Díaz Noci, Javier [et al.]

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
250 or. : ir. ; 24 cm
ISSN:
1137-4462

Laburpena

Eusko Ikaskuntzako Komunikabideak sailak bere Koadernoaren ale berri bat plazaratzen du: MEDIATIKA 6. Zenbaki honetan abiarazten duen garai berria komunikazioa ikertzera zuzenduko da, gogoeta kritiko eta disziplinartekoaren bidez eta kode berrietara zabalduz. Saileko ikerketaren alorrean honako lanak aurkezten dira: J. Larrañaga, M. Gabantxo eta A. Arangurenen "Sei herri aldizkari: edukin azterketaren bidetik hurbilketa bat"; S. Oregiren "Euskarazko herri prentsa. Banaketa eta finantzaketara hurbilpena" eta J. I. Aranesen "La comunicación institucional y sus paradigmas: entre la racionalidad comunicativa y la lógica instrumental". Halaber, analisi pare bat bildu dira ale honetan: C. Garitaonaindiaren "Las televisiones regionales en Europa" eta B. Muñozen "Comunicación, cultura y desigualdad social: interpretaciones contemporáneas". Dokumentazioaren alorrean C. Landa Montenegroren lana aurkezten da: "Recopilación de Tesis Doctorales sobre Comunicación en las Universidades del País Vasco: una aproximación (1984-1995)". Aipamen-oharren alorrean medien inguruko hainbat hurbilketa irakur daitezke, J. Fernández Sebastián, G. Toral, J.C. Miguel de Bustos, J. Díaz Noci, I. Azkoaga eta C. Arocenak eginak. Orobat, komunikazio esperientzia berriei eskaintzen zaien bigarren bloke bat planteatzen du MEDIATIKAK, hala nola "Cero en conducta" proposamena; Koldo Aginagaldek koordinaturiko "Cara a cara" topaketa foroa eta "Imágenes" gune grafikoa, A. Fernández Calle margolariaren lan erakusgarria biltzen duena.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua