Formula. Cuadernos de Ciencias Físico-Químicas y Matemáticas

Materia zeharkatzean ioi azkarrek jasaten duten balaztatze indarraren Z3/1-arekiko menpekotasuna

Materia zeharkatzean ioi azkarrek jasaten duten balaztatze indarraren Z3/1-arekiko menpekotasuna

Egileak: Pitarke, J.M.

Argitalpen urtea:
1994
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-87471-58-7
ISSN:
1130-5282

Laburpena

Fisikaren helburuetariko bat materiaren egitura eta materia osotzen duten partikulen bakarkako jokabidea zein jokabide kolektiboa aztertzea izan da urteetan zehar. Materiaren propietateen berri izateko informazio-iturri garrantzitsuenetariko bat, materia era ezberdineko partikula kargaturekin interakziona eraztea izan da, eta era honetako experimentuak interpretatu ahal izatearen behar izanak, nahitaezko egin du materiaren eta berarekin interakzionatzen ari diren partikula kargatuen arteko elkarrekintzak aztertzea; izan ere, era honetako ikerkuntza teoriko zein experimentalek zeregi handia bete dute mende honetako Fisikaren garapenean, fisikaririk ospetsu eta argienetariko batzuren gidaritzapean.

Horrelatan, bada, a partikulak erabili zituen Rutherford-ek 1911. urtean, atomoaren egituraren berri jaso asmoz, eta Bohr-ek 1913. urtean lan aitzindaria plazaratu zuen, a partikulek materia zeharkatzean jasaten duten balaztatze-indarra kalkulatuz. Hurrengo hamarkadan, Mekanilka Kuantikoa garatu bezain laster, materiaren eta partikula kargatuen arteko elkarrekintzaren azterketa mekaniko-kuantikoak hasiak ziren jadanik, eta Bethe-k, lehen ordenako perturbazioen teoriaz baliaturik, balaztatze- indarra projektilaren kargaren karratuarekiko proportzionala zela ondorioztatu zuen. Ondoren, Bloch-ek, emaitza klasiko eta kuantikoa bateratuz, projektilaren kargaren berredura bikoitiekiko proportzionalak diren Bethe-ren formularen korrekzioen berri eman zuen. Alabaina, Barkas-ek masa bereko p+ eta p- mesoien gaineko balaztatze-indarrak ezberdinak zirela frogatu zuen experimentalki 1963. urtean, balaztatze-indarrak, beraz, projektilaren kargaren zeinuaren menpekotasuna duela erakutsiz, ordutik hona behin eta berriro frogatu den bezala.

Halaber, protoien eta antiprotoien gaineko balaztatze-indarrak neurtu dira 1989. urtean, berauek ezberdinak zirela aurkituz eta Z13-arekiko proportzionala den balaztatze-indarraren ekarpenaren berri experimentala emanez, beraz. Barkas efektua delako izena daraman efektu hau interes handikoa izan da azken urteotan, lan teoriko zein experimental ugari burutu delarik. Aldiz, orain arte egindako azterketa teorikoak projektilaren abiadura materia osotzen duten elektroienarekin konparaturik oso handia eta oso txikia denetan izan dira aplikagarriak, soilik, eta lan honetan, bada, lan honen egilea P.M. Etxenike eta R.G. Ritchie ikerlariekin batera burutzen ari den ikerketaren hastapenak erakusten dira. Bertan, ioi azkarren eta elektroi-gasaren arteko elkarrekintzen azterketa teoriko xehatua egiten da, anitz gorputzen teoria kuantikoaz baliaturik, eta ingurunearen balaztatze-indarraren Z13-arekiko proportzionala den ekarpena lortzen da lehen aldiz, zorizko faseen hurbilketan, hurbilketa honen baitan projektilaren edozein abiaduratarako baliagarriak diren emaitzak aurkituz.

Honetarako, hiru erpinetako Feynman-en diagramaren kalkulu zehatza egin behar izanda. MATERIA ZEHARKATZEAN IOI AZKARREK JASATEN DUTEN BALAZTATZE-INDARRAREN Z13-AREKIKO MENPEKOTASUNA Lan honetan ioi azkarren eta elektroi-gasaren arteko elkarrekintzen azterketa teoriko xehatua egin da, anitz gorputzen teoria kuantikoaz baliaturik, eta ingurunearen balaztatze-indarraren Z13-arekiko proportzionala den ekarpena lortu da lehen aldiz, zorizko faseen hurbilketan, projektilaren abiaduraren edozein baliotarako, honetarako hiru erpinetako Feynman-en diagramaren kalkulu zehatza egin delarik. Abiadura txikiko eta abiadura handiko limiteak lortu dira, berauek zein baldintzatan baliagarriak diren aztertuz, eta elektroi-gasaren Fermi abiadura baino abiadura txikiagoa duten projektilek jasaten duten balaztatze-indarraren Z13-arekiko proportzionala den ekarpena projektilaren abiadurarekiko proportzionala dela ondorioztatu da.- Besta.lde, abiadura handitarako teoria klasikoek duten erabilgarritasunaren azterketa ere egin da.

Sarrera. Barkas efektua. Teoria. Emaitzak. Ondorioak. Bibliografia.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua