Ikastaria. Cuadernos de Educación

Kode bereizketa eta bateraketa eremu urriko hizkuntzarekiko elebitasun goiztiarrean

Kode bereizketa eta bateraketa eremu urriko hizkuntzarekiko elebitasun goiztiarrean

Egileak: Barreña, Andoni; Ezeizabarrena, María José [et al.]

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
185 orld. : ir. ; 24 cm. - Non: Ikastaria. Cuadernos de Educación
ISBN:
84-8419-966-5
ISSN:
1137-4446

Laburpena

Liburu honetan biltzen diren ikerlanak Donostian 1998ko uztailean Uda Ikastaroak erakundearen eskutik antolaturiko Kode bereizketa eta nahasketa eremu urriko hizkuntzarekiko elebitasun goiztiarrean ikastaroan aurkeztutakoak dira. Ikerketa mordoska honen helburua elebidun izatera heltzen diren haurren garapena aztertzea izan da, ea bi hizkuntzetako nahasketak egiten dituzten ikusteko edota bi hizkuntzak bereizten asmatzen duten jakin ahal izateko. Nahasketak egonez gero, ea nahaste horiek haur elebidunen gramatikak bereizteko gaitasun ezarengatik ote diren jakin nahi izan dugu. Gure asmoa elebitasuna arlo batetik baino gehiagotik begiratutako azterketak biltzea izan da, eta kode bateraketa edo bereizketak hartu badu ere pisurik handiena, bilduma honetako aztergaien artean, haur elebidunen jarreren azterketak era badu bere tokia, eta baita didaktikak ere, neurri batean, eskola-unitate baten lanketak elebidunaren bi hizkuntzetako gaitasunean izan dezakeen eragin ona erakusten duen lana ere bai baitago besteen artean. Ikastaroan bildutako ikerlariak nagusiki Europako hiru ikertaldetan jardundakoak ginen, hizkuntzalaritza arlokoak gehienak, baina baita psikologia eta pedagogiakoak ere.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua