Lankidetzan

Juan Garmendia Larrañaga. Solasean

Juan Garmendia Larrañaga. Solasean

Egileak: Josemari Velez de Mendizabal

Argitalpen urtea:
2005
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-006-4

Laburpena

Juan Garmendia Larrañaga etnografoaren bizitza zertzeladak aurkezten dira liburu honetan. Bera eta egilearen artean urtetan buruturiko solasaldi informalen emaitza laburtua da ondoko orrialdeetan aurkezten dena. Tolosarrak bere lanari, politikari, erlijioari eta bizitzan zehar bere izaeran eragina izan duten gizon eta emakumeei buruz hitz egiten digu. Juan Garmendia Larrañagaren nortasun aberatsaren lagin txiki honen bitartez, etnografia langai izan duen euskaltzalearen giza eta kultura mailaz jabetu ahal izango da irakurlea.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua