Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore

Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore#008

Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore#008

Egileak: Gojenola Onaindia, Manu... [et al.]

Argitalpen urtea:
2004
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1137-859X

Laburpena

Jentilbaratz aldizkariaren ale hau osatzen duten lanak kultura tradizional deiturikoaren azterketan erabil daitezkeen gai, metodologia eta helburu desberdinen erakusgarri egokia gertatzen dira. Manu Gojenolaren "Albokaren alde batzuk" lana zenbait urtetako ikerketaren emaitza da eta, ezbairik gabe, erreferentzia argitalpenetariko bat izango da musika tresna horri eta horren joleei dagokienez, bi-biak nahiko genukeena baino ezezagunagoak baitira gaur egun ere. "Bikote-dantzak XVIII. eta XIX. mendeetan Euskal Herrian: kontradantzak eta ondorengoak" dokumentu idatzietan oinarrituriko azterlana da, ia ukitu ez den gai bati buruzkoa: areto dantzak, kontradantza bereziki, eta mende horietako Euskal Herrian izan zuten harrera. Azken lana, Josu Larrinagaren "Asociaciones de mocerías en la Merindad de Busturia" izenburukoa, egileak Bizkaiko alde horretan egindako landa lanaren emaitza da, eta sozializazio kulturalaren formetan jartzen du arreta objektu jakin batzuetan baino areago.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua