Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología

Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología

Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología

Egileak: Gorrotxategi, Xabier [et al.]

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1137-4489

Laburpena

Isturitz aldizkariaren azken ale hau, bildumako hamargarrena, Eusko Ikaskuntzako Historiaurrea-Arkeologia Sailak bultzatzen dituen ikerketarako laguntzen barne eginiko ikerlanen emaitzez horniturik dator, hein handi batean. Ale honetan, hasteko, lan bi hauek aurkitzen ditugu: Ilso Betaioko (Bizkaia) herri kalkolitikoari buruzko azterlan konplitua eta La Cabaña 4 (Bizkaia) trikuharriari eskainiriko lana. Disziplinarteko azterlan bi horietan arkeobotanikaren alorra ukitzen da, zeina, ale honetako beste hiru artikuluren gaia izanik, Isturitz 10 ale honen gai nagusia bilakatzen den. Artikuluon gaiak dira: Ataun-Burundako (Gipuzkoa) gune megalitikoa, Areatza, Kanpanoste Goikoa eta Kobaederako (Bizkaia) aztarnategiak eta Lathiyrus sativus delakoa Euskal Herrian. Eta amaitzeko, azkeneko hiru artikuluak beste hainbat gairi eskaini zaizkio: Gipuzkoako Burdin Aroko aztarnategiak aurkitzea helburu duten prospekzioen emaitzak, serie litikoen eredutze tipometrikorako teknikak eta Paleolitos ondoko arte eskematiko/abstraktoari buruzko I Nazioarteko Bileraren emaitzak.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua