Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura

Intimismoaz haraindi: emakumezkoek idatzitako euskal literatura

Intimismoaz haraindi: emakumezkoek idatzitako euskal literatura

Egileak: Olaziregi, Mari Jose

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-986-X
ISSN:
1137-4454

Laburpena

Iracurtçailleari. - I. Kritika feminista. - II. Emakumezkoek idatzitako euskal literatura. Ahanztura baten kronika. - III. Mariasun Landaren literatur mundua. Txikiaren handitasuna. - IV. Arantxa Urretabizkaia edo emakumeen ahotsa euskal nobelagintzan gorpuztu zenekoa. - V. Azkena. - VI. Bibliografia. - Bibliographic Section.

Lau ataletan antolatu dugu 1998ko Angel Apraiz Bekari esker burutu dugun ikerlana. Lehenengo atalean, Kritika Feminista deitu dugunean, kritikagintza mota honi buruzko laburpena egiten da, herrialde desberdinetan izan dituen joerak nahiz bilakaera aipatuz. Sarrera honen ondoren, emakumezkoek idatzitako euskal literaturaren egoeraz hausnarketa egin nahi izan dugu bigarren atalean eta horretarako, ohiko promoziobideak aztertu ditugu: kritikagintza, literatur sariketak, eskoletarako testu-liburuak eta literatur-aldizkariak. Guztietan baieztatu ahal izan dugu euskal emakume idazleen presentzia urria eta beraien lanek geurean jasaten duten gutxiespena. Ohar hauen ostean datoz Mariasun Landa eta Arantxa Urretabizkaiaren lanen azterketak, ikuspuntu konparatzailez burutakoak. Guztiaren osagarri, azken atalean, kritika feministari buruzko bibliografia erantsi dugu eta bai halaber, aztertu ditugun egileen obrari buruzko harrera kritikoa.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua