Eusko Ikaskuntzen Kongresuak

Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua: 1948an Biarritz.

Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua: 1948an Biarritz.

Egileak: Larronde, Jean-Claude [ed.lit.]

Argitalpen urtea:
2003
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-949-5

Laburpena

Euskal kulturaren hainbat pertsona ospetsuren ekimenez eta Eusko Jaurlaritzaren babespean, Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua egin zuten Miarritzen 1948 urtean. Eusko Ikaskuntza penintsulan debekaturik eta haren kideetako asko erbesteraturik egonik, munduan zehar barreiaturiko kulturaren alorreko jendea biltzea bideratu zuen Kongresu honek. Hamabost sailetan banaturiko kongresukideek -hamarkada dramatikoa iragan eta gero- eusko ikasgaiak zertan zeuden aztertzeari ekin zioten. Liburuki honek bertan aurkeztu zirenetako ehundik gorako txosten eta komunikazio berreskuratzen ditu.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua