Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Euskararen Normalkuntzarako Legea Aztergai

Euskararen Normalkuntzarako Legea Aztergai

Egileak: Zalbide, Mikel... [et al.]

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-993-2
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Eusko Legebiltzarrak 1982an Euskararen Erabilera Arauzkotzeko Legea eman zuenetik dezente aldatu dira bai euskara eta baita inguruabarrak ere. Hala bada, hausnarketa sakon bat egiteko une egokia zela ikusirik, 1999ko uztailean, aipaturiko Legearen XVII. urteurrenaren garaian, horren inguruko jardunaldi batzuk izan ziren Donostiako Miramar jauregian Eusko Ikaskuntzaren eta HAEEren eskutik. Hain zuzen ere bertan emandako hitzaldiak eta ondorio nagusiak bildu ditu Eleriak Euskararen Normalkuntzarako Legea aztergai izeneko monografiko honetan: Euskararen Erabilera Arauzkotzeko Legeak esparru nagusietan (Komunikabide, Administrazio, Justizia eta Hezkuntzan, besteak beste) izan duen bilakaera eta hartu beharko lukeen norantza, bere sorrera, ikuspegi konparatua (hizkuntza eskubideak mundu zabalean, Europar Batasunean eta Katalunian), etorkizuneko ildoak (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta Kontseiluaren Bai Euskarari kanpaina), eta euskararen balio ekonomikoaren berri ematen digu, besteak beste. Joxerramon Bengoetxea eta Itziar Alkorta irakasleak ditugu ale honen edizio arduradunak.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua