Lankidetzan

Euskaldun orok altxa burua. Enquêtes sociolinguistiques en Garazi 1982, 2002

Euskaldun orok altxa burua. Enquêtes sociolinguistiques en Garazi 1982, 2002

Egileak: Jakes Aurnague, Maia Duguine.

Argitalpen urtea:
2004
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-889-8

Laburpena

1982an, Iparraldeko lehenbiziko inkesta soziolinguistikoetatik bat burutu zuen Jakes Aurnaguek Garazi aldeko kolegioetan. Oharkabean, lan aitzindaria egin zuen, dela galdekatua izan zen gazte multzoarengatik, dela aztertuak izan ziren aldagaiengatik ere. Hogoi urte berantago, aldagai berak neurtu ditu Maia Duguinek Garaziko gazteen artean, beste xehetasun interesgarri batzuk analisian sartuz. Liburu honen lehen parteak, Jakes Aurnaguek eginiko inkestaren zati nagusiak biltzen ditu. Bigarren partean, 2002ko emaitzak aurkezten ditu Maia Duguinek, 1982an bilduriko datuekin aldi oroz alderatuz. Hastapeneko inkesta eta liburuaren egitasmoa zer-nolako testuinguruetan mamitu ziren azaltzen dute Erramun Bachoc eta Mixel Aurnagueren aitzin-solasek. Richard Bourhis Quebeceko Unibertsitateko irakasleak aldiz, bi inkestek agerturiko irakaspen garrantzitsuenak azpimarratzen ditu bere solas-ondoan.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua