Azpilcueta. Cuadernos de Derecho

Estudios sobre regionalismo en la Unión Europea

Estudios sobre regionalismo en la Unión Europea

Egileak: Pariente, Iñaki [et al.]

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8914-935-5
ISSN:
1138-8552

Laburpena

Liburuki honetan eskualdeek etorkizunean Europako Batasunaren bilakaeran izango duten eginkizunari buruzko gai batzuk bildu dira, eta hau gertatzen da komunitateek beren bilakaeran asaldura handia bizi duten unean. Sakontzearen eta integratzearen arteko bitasuna izan da Europako Komunitateen bilakabidearen ezaugarria; izan ere, arazo horiek elkarri loturik joan dira, nahiz eta denboran bata bestea baino lehentxeagotik agertu den. Hala gertatu da ondoz ondoko komunitate itunetan, Maastricht, Amsterdam edo Nizan. Maastrichten "Eskualdeen Batzordea" sortu zen, gaitasun izugarria duena, aginpide eta garrantzi desberdineko erakundeak organo berean biltzen baititu, tokiko erakundeetatik estatu federatuetaraino. Berriki sinaturiko Amsterdameko Hitzarmenak Batzorde hori gara litekeela aditzera eman zuen, eta ildo horretatik, gaiari ekiteko ideia beretu zuen Europa Euskal-Herria Ikerketa Taldeak. Orain, jardun horretan erdietsiriko emaitzak eskaintzen dizkio Taldeak unibertsitate, politika eta gizarte komunitateari, hots, gogoeta publikoari.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua