Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Egileak: Bengoetxea Alkorta, Aitor... [et al.]

Argitalpen urtea:
2005
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Euskal Herriko Legelarien Aldizkariko 14. aleak honako lan zientifikoak biltzen ditu: Aitor Bengoetxearen Funtzionario publikoen negoziazio kolektiborako eskubidea eta bere muga, Agurtzane Goirienaren Seme-alaben zaintza eta sexu neutraltasuna, Ana Leturiaren Parte-hartzea hezkuntza-sisteman. Eskola-komunitatearen parte-hartzea eta identitate-zeinuak hezkuntzan, Eunate Prietoren Musika-irakaskuntzen erregimen juridikoa, eta José Ángel Tamayoren Mos gallicus edo Humanismo juridikoaren bi ordezkari: Denis eta Jacques Godefroy. Bestalde, Paueko Unibertsitateko irakasle emeritua den Maïté Lafourcaderi eginiko elkarrizketa jasotzen da. Kronika eta iruzkinei dagokienez, Hizkera Juridikoa eta Itzulpengintza: euskararen norabideak sinposioa-ren berri ematen digu Cesar Gallastegik, Genero indarkeriaren aurrean babesteko neurriak jasotzen dituen 1/2004 Lege Organikoa aztertu du Koro Garmendiak, eta Santiago Larrazábalen Derecho público de los territorios forales. De los orígenes a la abolición foral liburuaren erreseina egin du Roldán Jimenok.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua