Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Egileak: Muniategi Elorza, Abel... [et al.]

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Eleria aldizkari juridikoko 7. aleak arreta berezia eskaini dio Justizia eta Burujabetza gaiari. Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzaren laguntzaz iazkoan arlo horren inguruan antolatu zituen nazioarteko jardunaldien interesaz jabeturik, Euskal Herriko hainbat adituk gaiaren ikuspegi desberdinak landu dituzte, eta, aldi berean, hemengo nahiz atzerriko legelariei egindako elkarrizketak eman dira argitara. Justizia eta Burujabetza aztertzeko jorratu diren ikuspuntuak, zehazki, historikoa, teoriko-soziologikoa, nazioartekoa eta hizkuntzaren ingurukoa dira. Beste alde batetik, eta kroniken atalean, Zibil Prozedurako Lege berriak dituen interes notarialeko alderdiak landu ditu Joaquín Silguerok, eta Euskal Herriko Kooperatiben Lege berria aztertu du Josu J. Sagastik. Klasikoen atalari dagokionez, berriz, H.L.A. Hart-en Zuzenbidea, askatasuna eta moralitatea dugu irakurgai.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua