Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Egileak: Goiriena Lekue, Agurtzane... [et al.]

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Euskarazko aldizkari juridikoaren azken aleak sakonean landu dituen gai nagusiak hiru ditugu: Europol Hitzarmena, Agurtzane Goiriena izanik egilea, Langileen ordezkaritza kolektiboa egitura konplexuko enpresetan, Edurne Terradillosen eskutik, eta UEMA legezkontrakotzat jotzen duen Epaiari buruzko iruzkinak egin ditu Iñigo Urrutiak. Horiez gain, Zuzenbidearen esparru desberdinen inguruko kronika laburrago ugari dakartza oraingo honetan, eta bi lanbide juridikotara hurbildu da, Oñatiko Lege Soziologiaren Erakundeko zuzendari izandako Pierre Guibentif batetik Gasteizko fiskal nagusia den Alfonso Aya bestetik elkarrizketatuz. Zuzenbidearen munduan klasiko diren egileen obren bildumarekin aurrera eginez, Eleriako seigarren aleak Ronald Dworkin juristaren Printzipioen eremua testua aurkezten digu.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua