Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Egileak: Esparza Leibar, Iñaki

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Pil-pilean dauden gaiez josia dator Eleria, azken hilabeteotan inguruan izan ditugun arloak jorratu baititu: Impeachment-a (Iñaki Esparza), Sinadura elektronikoaren froga-balioa (Gilen Ormazabal), Hirigintza Euskal Lurzoruaren Lege berrian (Saioa Pineda eta Unai Rementeria), Administrazio eta Prozeduraren 30/1992 Legearen Aldaketa eta euskararen ofizialkidetasuna (Josu Erkoreka), Harmonizazio fiskala, Estatuko laguntzak eta Daewoori emandako laguntzei buruzko Europar Batzordearen Erabakia (Joxe Mari Aizega), Merkatal Zuzenbide Chronica (Josu J. Sagasti), eta Lan Zuzenbideko Hiztegia (Xabier Alberdi). Aurreko zenbakian berrikuntza nagusi genuen Klasikoak atalak Errealismo Juridiko Iparramerikarrari egin dio harrera oraingoan, Karl Llewellynen testu baten bidez. Eta Zuzenbidearen inguruko lanbideen azterketari dagokionez, epailetzari iritsi zaio txanda, horretarako Garbiñe Biurrun magistratua izan dugularik solaskide.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua