Fuentes Documentales Medievales del País Vasco

Documentación medieval del Archivo Municipal de Pamplona (1129-1356)

Documentación medieval del Archivo Municipal de Pamplona (1129-1356)

Egileak: Cierbide, Ricardo; Ramos, Emiliana

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-89516-75-8

Laburpena

Iruñeko Udal Artxiboaren dokumentazioa, Alfontso I.a Gudulariak Jacako Forua Iruñeko San Zerningo frankoei eman zienetik (1129) erresuma XVI. mendearen hasieran galdu artekoa, bildu behar duten bi liburukietako lehena dugu obra hau. Lehen atal honetako dokumentazioaren artean (1129-1356), nabarmentzekoak dira Foru horren originala eta zenbait kopia, non erregeak hiriaren gainean apezpikuak duen agintea berresten duen. Ugariak dira, bestalde, XIII. mendearen hasieratik hiri barneko hiru jurisdikzioen artean, San Zerningo burgoa, San Nikolas herrigunea eta Nafarreria, gertatu liskarren testigantzak. Gatazka horiek 1276an iritsi zuten beren unerik tragikoena: lehen bietako burgesen eta Nafarroako aitoren semeen arteko gerra eta Nafarreriako suntsipena. Nabarmentzekoa den beste dokumentu multzo batek San Zerningo merkatarien eskaera biltzen du: 1253tik aurrera Alfontso X.a Jakintsuari eskatu baitzioten Donostiako portua erabili ahal izatea salgaiak libreki, lehorretik zein itsasotik, bideratzeko, ezen Baionakoaz ezin baitziren baliatu, Teobaldo I.a Guyenan sartu zeneko 1242ko gatazka armatuaren ondorioz. Hainbeste arazo biltzeak, bestalde, dokumentuen idazketan hainbat hizkuntza erabiltzea dakar: latina, Nafarroako erromantzea, okzitaniera, gaztelera edo frantsesa. Akitania-Nafarroa Kooperazio Fondoak babesturko argitalpena.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua