Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura

Cuadernos de Sección. Hizkuntza eta Literatura

Cuadernos de Sección. Hizkuntza eta Literatura

Egileak: Kortazar, Jon [et al.]

Argitalpen urtea:
1995
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
0212-3223

Laburpena

Kortazar, Jon: Lauaxetaren iturriak literatura gonbaratuaren azterketa baterako. - Larrañaga, Ramiro: Relación de algunas palabras euskerikas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas. - Prieto Lasa, José Ramón: Las geografías literarias. El País Vasco. - Zulaica, Ramón: Concierto y espejo de la vida. Exposición comparativa y relaciones entre más de mil adivinanzas finlandesas, vascas y castellanas. - Onaindia, Santiago: Olerti 1994.

Azken ale honetan literaturaren inguruko lanak biltzen dira gehienbat. Koadernoa irekitzen duen artikuluan, Lauaxetaren literatura iturburuak aztertzen ditu J. Kortazarrek. Bertan, autoreak orijinaltasunaren kontzeptu, erromantikoaren aldaketari buruzko deskripzioaren ikerketari ekiten dio, Lauaxeta poetak garaikide zituen autoreen testuen erabilera aztertuz. R. Larrañagak Soraluzeko eukaran ohizkoak diren hitz batzuk jasotzen ditu, eukararen altxor lexikoaren aberasgarri derenak. J.R. Prietok Euskal Herriko literatura-geografiei buruzko lana aurkezten du. Lan horretan, literatura produkzioaren eta geografia-ingurunearen arteko harremanen ikerketara hurbiltzen saiatzen da, hainbat ikuspegitatik. Kontuan harturiko eremua Pirinioez hegoaldeko euskal lurraldeek osatzen dute. Material idatziak XVIII. eta XIX. mendekoak dira eta Euskal Herriarekin loturiko idazleengandiko informazioetatik datoz, bai eta ezterturiko eskualdeetado moldaera fisikoari edo kulturalari dagozkien testigantzetatik ete. R. Zulaica "Concierto y espejo de vida" izenburuko lana aurkezten du. Bertan, suomiera, euskara eta gazteleraren alorreko milatik gorako igarkizunen berri ematen du, elkarrekin alderatu eta heien arteko harremanak bilatzen dituela. Azkenik, Olerti aldizkaria agertzen da 1959tik bizirik dirauen euskal poesiaren aldizkari honetan honako lan hauek aurkezten dira: P. Ezkiagaren hiru poema labur, J.B. Borthiry-Sala bertsolari zuberotarraren bertso bilduma eta 1962ko bertsolari txapelketaren kanporaketa saio bati dagokion bertso sorta.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua