Lankidetzan

Brinkola gogoan. Apunte historiko eta etnografikoak

Brinkola gogoan. Apunte historiko eta etnografikoak

Egileak: Ugarte, José Luis; Madinabeitia, Tere; Ugalde, María Jesús

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-89516-95-2

Laburpena

Alkatearen agurra. Hitzaurrea. Laburpenak. Sarrera. I. Brinkola kantuz. II. Gaztaroko oroitamenak. III. Zazpi begiko zubiariI. IV. Pasadizoak. Etxez etxe. VI. Pertsona izenak eta izengoitiak. VII.Iturriak. VIII. Izenen aurkibidea.

Liburu honetan Gipuzkoako Legazpi haranean kokatuta dagoen Brinkola auzoa deskribatzen da. Horretarako azken 500 urtetan izan diren 47 eraikuntza nagusiak hartu dira abiapuntu gisa, eta haietan ohar historiko eta etnografikoak pilatu hurrenkera kronologikoan. Lan hori lehengo eta oraingo argazki zahar ugarirekin osatu da. Antolaketari dagokionez, honako eskema errepikatu da atal desberdinetan: 1. eraikuntzaren estraineko datu historikoak; 2. bertan bizi izan diren familia eta bizilagunen bilakaera; 3. gai jakin baten inguruko idazlana, besteak beste: jentilak, burdinolak, dantzaldiak, eske-egunak, estraperloa, "frantsesaroa", pertsonai nabarmenen biografiak, pasadizoak... Artxiboak eta ahozko testigantzak izan dira erabilitako iturri nagusiak.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua