Azpilcueta. Cuadernos de Derecho

Azpilcueta. Cuadernos de Derecho

Azpilcueta. Cuadernos de Derecho

Egileak: Cuesta, José Luis de la [et al.]

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1138-8552

Laburpena

Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide Sailak bere Saileko Koadernoen ale berri bat argitaratu du. Koaderno hauek izenez aldatu dute eta hemendik aurrera Azpilcueta. Zuzenbide Koadernoak izenpean argitaratuko dira. Modu horretara, gure Sailak Martin de Azpilcueta nafar kanonista eta teologo ospetsua ekarri nahi du gogora. 1995 eta 1996 urteetan Sailak antolaturiko bi jardunaldien txostenak bildu ditu koaderno honek. Horietako lehenean, "Soluciones Criminológicas desde Europa a los infractores jóvenes" izenburukoan, zenbait autoreren lanak aurki ditzakegu: J.L. De la Cuesta, W. Schöne, J. Castaignede eta A. Beristain. Horietan, hausnarketa egiten da Espainian gazteen delinkuentziaren tratamendua jasaten ari den erreformaz, 1996ko urriaren 30eko Ley Orgánica de Justicia Juvenil delakoaren aurreproiektua aztertuz. Halaber, biktimen babes handiagoa ezarri nahi duten Frantziako Zuzenbidearen ildo berriak aztertzen dira, bai eta Alemanian indarrean dagoen Zuzenbide Penalak eskaintzen dituen soluzio kriminologikoak ere. Bestalde, Nazio Batuek eta Europako Kontseiluak adin txikiko lege hausleen inguruan argitaraturiko txostenei buruzko iruzkinak agertzen dira. 1996ko azaroan, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko erakunde harremanei buruzko I. Jardunaldia egin zen Nafarroako Unibertistate Publikoan. Bertan, partaideek -F. De Carreras, J. Balza Aguilera, J.I. Del Burgo- eta publikoak eztabaidatu egin zuten ikuspegi juridiko eta instituzionaletik, Elkartearentzat interes handikoa den eta Sailaren begi puntua izaten jarraituko duen gai baten inguruan: komunitate autonomoen arteko elkarlana, oro har, eta Nafarroako Foru Komunitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean bereziki.

JORNADA: SOLUCIONES CRIMINOLOGICAS DESDE EUROPA A LOS INFRACTORES JOVENES: Cuesta, José Luis de la: La justicia juvenil en España: regulación actual y proyectos en curso.- Schöne, Wolfgang: Infractores juveniles. Soluciones de derecho y de hecho.- Castaignede, Jocelyne: El no-respeto de la ley por los jóvenes: reflexiones a partir de la investigación y del Derecho en vigor.- Schöne, Wolfgang: Infractores juveniles. Soluciones criminológicas hoy y mañana.- Beristain, Antonio: Menos infractores-víctimas ante las Naciones Unidas y el Consejo de Europa. 1? JORNADA SOBRE LAS RELACIONES INSTITUCIONALIZADAS DE LA COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA Y LA COMUNIDAD AUTONOMA VASCA: Monreal, Gregorio: Presentación.- Carreras Serra, Francesc de: Nota sobre los convenios entre Comunidades Autónomas en la Constitución.- Balza Aguilera, Javier: La cooperación entre las Comunidades Autónomas Vasca y Foral Navarra.- Del Burgo, Jaime Ignacio: Cooperación desde el respeto mutuo.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua