Fuentes Documentales Medievales del País Vasco

Archivo Municipal de Salvatierra-Agurain. Tomo II. (1401-1450)

Archivo Municipal de Salvatierra-Agurain. Tomo II. (1401-1450)

Egileak: Goicolea Julián, Fco. Javier

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-89516-72-3

Laburpena

Aguraingo Udal Artxiboari eskaini zaio Euskal Herriko Erdi Aroko Dokumentu Iturriak bildumaren liburuki hau. XV. mendearen lehen erdiari dagozkion hirurogeita bi dokumentu transkribatu dira liburuki honetara. Hiri arabar horri eta proposaturiko kronologiari dagokien dokumentazioak era askotako gaiak hartzen ditu bere baitan, dokumentu kopuru desberdinez. Gai horien arteko zenbait bereiz daitezke, hala nola Kalagorri, Osma eta Sigüenzako Apezpikutzei dagokien alokairuen eta hamarren zein aduana errenten bilketa, bai eta Agurain hiriaren pribilegioen berrespen batzuk, Gaztelako Enrique III.a eta Juan II.a erregeek eginak. Halaber, transkribaturiko testuen artean badira eskualdeko beste hiri, herri eta jaunekin buruturiko konkordiak, bai eta hiriak bertako jaunekin, Ayalatarrekin, zituzten harremanen berri ematen diguten beste dokumentu batzuk. Azkenik, bi dira transkribaturiko testurik luzeenak: Aguraingo Kontzejuko Artxiboak 1429an zeuzkan eskritura eta pribilegioen inbentarioa eta Aguraingo Kontzejuaren eta Fernando Sánchez de Castroren artean gertaturiko auzia, Abitonako elizaren nagusitasuna zela eta, 1450ekoa berau.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua