Fuentes Documentales Medievales del País Vasco

Archivo General de Navarra (1349-1387) IV. Documentación Real de Carlos II (1366-1367)#107

Archivo General de Navarra (1349-1387) IV. Documentación Real de Carlos II (1366-1367)#107

Egileak: Ruiz San Pedro, Mª Teresa

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-969-X

Laburpena

Argitalpen honek jarraitu egiten du 76., 82. eta 92. liburukietan abiaturiko bilduma. Nafarroako Karlos II.aren erregealdiko (1349-1387) 1366 eta 1367 urteei dagozkien eta Nafarroako Artxibo Nagusiko Comptos, Papeles sueltos eta Registros sailetan aurkituriko dokumentuak biltzen ditu oraingo ale honek. Urte horietan Karlos II.a erabat nahasirik aurkitzen zen Gaztelan gertatzen ari zen Pedro I.aren eta Trastamarako Enrikeren arteko auzian. Lehen aldian Pedroren alde azaldurik, Karlosek laster aldatu zuen iritziz eta, Aragoiko Pedro IV.a erregearen promesen ondorioz, Enrikerekin elkar hartu eta utzi egin zuen frantses mertzenarioen gudarostea bere lurraldetik igarotzen Pedro I.arekin borrokatzeko. Gatazka hori islaturik ageri da hemen aurkezten den dokumentazioan, zeren eta hari buruzko erreferentzia ugari azaltzen baita bertan, gerrak dakartzan diru gastuen ingurukoak batez ere. Bestalde, interes handiko datuak agertzen dira Nafarroako erresumaren funtzionamendua ulertzeko politika, ekonomia eta administrazioaren alorretan, Nafarroako lurraldearen guztiz une garrantzitsuan.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua