Fuentes Documentales Medievales del País Vasco

Archivo General de Navarra (1234-1253) II. Comptos y Cartularios Reales

Archivo General de Navarra (1234-1253) II. Comptos y Cartularios Reales

Egileak: García Arancón, Mª Raquél

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-89516-78-2

Laburpena

1987an, Euskal Herriko Dokumentazio Iturrien Bilduma honen barne, Nafarroako Teobaldo I.ak (1234-1253) emandako diplomak argitaratu zituen Margarita Martín Gonzálezek. Diploma horietaz gainera, erresumako gobernu-ekintzekin zerikusia zuten beste zenbait dokumentu pribatu eta feudo-basailutzako kontratu batzuk agertzen ziren: 161 pieza guztira. Oraingo bilduma hau aurrekoa osatzera dator, Nafarroako Artxibo nagusian gorderik zeuden erregealdi horretako 40 dokumentu ekartzen dituela. Teobaldo I.aren bost akta, Aragoiko Jaime I.aren hiru, hemezortzi bulda eta hamalau dokumentu pribatu biltzen ditu oraingo liburukiak. Sección de Comptos y de los Cartularios I, II, III eta IV direlakoetatik datoz. Bi dokumentu nabarmendu beharra dago duten garrantziagatik: Gaskoniako lurretan Ingalaterraren aurka 1244an Nafarroako erregeak egindako gerrak sorturiko kalte-ordainak biltzen dituzte bi testuok. Biok toponimia ugari dakarte, toponimia txikikoak horietako asko, Nafarroak eta Ingalaterrak beretu nahi zituzten bortuz bestaldeko merindadekoak gehienbat, Lapurdi, Zuberoa eta Pirinioez bestaldeko beste zenbait lurretakoak.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua