Manuel Lekuona Saria: Laster ezagutuko da sariduna

Sariak

2017/07/19

Manuel Lekuona Saria: Laster ezagutuko da sariduna

Manuel Lekuona Sariaren 2017ko edizioan euskal kulturaren alde lan egin duten bost hautagaien proposamenak jaso dira, eta bozkaketa popularra jaso ostean epaimahai instituzionalaren erabakia bilduko dugu.

Bozketaren kontaketaren pisua portzentaia hauen arabera egingo da:

  • %30a Eusko Ikaskuntzako kideena
  • %10a Euskal Komunitate Globalarena
  • %60a Epaimahai instituzionala (Eusko Ikaskuntzako Lehendakari eta erreferentziazko zazpi entitateen ordezkarik osatuta).

2017ko abuztuaren 31a arte zabalik egon zen Manuel Lekuona 2017 Sarira aurkeztutako hautagaitzei boto popularra emateko epea.

Orain, epaimahai instituzionala irabazlearen izena erabakitzeko bilduko da. Epaimahai instituzionala Euskal Herrian erreferente diren zazpi erakundek osatzen dute: Aranzadi Zientzia Elkartea, Euskal Kultur Erakundea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Euskaltzaindia, Jose Miguel Barandiaran Fundazioa, Labayru Fundazioa, Vianako Printzea Erakundea eta Eusko Ikaskuntza bera.

Beraz, gutxi barru, irailaren hasieran honetan jakingo dugu zeinek eskuratzen duen Manuel Lekuona Sariaren 2017ko edizioaren saria.

2017ko edizio honetan jasotako 5 hautagaiak ondorengoak dira:

  • Fermín Leizaola. Etnologoa
  • Jon Kortazar. Literatura kritikaria eta Literaturan katedraduna
  • Andrés Iñigo. Filosofia eta Letretan doktorea
  • Jokin Apalategi. Soziologoa eta euskal idazlea
  • Iñaki Irigoien. Dantzari, irakasle eta ikertzailea
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp