Lankidetza Ekonomiari buruzko Mintegia ospatu zen

Foroak eta mintegiak

2017/03/17

Lankidetza Ekonomiari buruzko Mintegia ospatu zen

Pasa den martxoak 9an, BEAZ-en egoitzan (Bizkaiko Foru Aldundia) Lankidetza Ekonomia Mintegia burutu zen, konkretuki Lankidetza enpresaren barruan arloa landu zelarik.

Hizlariek,  Arizmendiarretaren Lagunen Elkartea, K2K Emocionando eta Lan Sozietatea den enpresa-kasu bateko kideak izanik, euren ikuspuntuak eman zituzten enpresa ereduaren inguruan eta langileen partehartzearen inguruan.

Mintegira bertaratu zirenak pertsona esanguratsu eta anitzak izan ziren. Kafe atsedenaldiaren ostean, lan dinamika bat burutu zen, dinamika honen emaitzak epe laburrean partaideen artean banatuko direlarik. 

Laister beste Mintegi baten berri emango dugu, Enpresen arteko Interkooperazioa gaiaren ingurukoa. 

2017.03.09 Seminario Economía de Cooperación

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp