Iraganetik etorkizunera: "Frantsestuen eragina Euskal Herrian"

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/05/23

Iraganetik etorkizunera: "Frantsestuen eragina Euskal Herrian"

Pertsonaia eta egoera interesgarrien inguruan analisirako burutuko diren hainbat topaketen lehenengo bilera ospatuko da maiatzaren 24an Bilbon. Lehenengo bilera honen gaia "Frantsestuen eragina Euskal Herrian" izango da.

Eusko Ikaskuntzaren Bilboko egoitzak jasoko du bihar arratsaldeko 18:00etan, agian ondo ezagutzen ez diren, pertsonaia eta egoera interesgarrien inguruan analisirako burutuko diren hainbat topaketen lehenengo bilera, bai orainaldian zein herriaren berehalako etorkizunean erabilgarritasuna izan dezaketen gaien gainean eztabaida sortzeko helburuarekin. Hoegina pertsona baino gehiagok interesa azaldu dute "Frantsestuen eragina Euskal Herrian" gaia duen lehenengo bilera honetan parte hartzeko. Izen eman zutenek, aspaldi jaso zuten egunerako prestaturiko dokumentazio mamitsua. Topaketa, iraupena 150 minutukoa gehienez aurreikusita duenak, gaiaren aurkezpenarekin hasiko da ondoren horren gainean hitz egiteko eta galdera berriak proposatzeko parte hartze txandari bidea emanez. Jarraian eztabaida burutuko da, galderaz galdera, eta azkenik, ondorioekin bukatutzat emango da. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp