"Internet eta Hezkuntzaren" inguruan hausnarteko abagunea

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/05/25

"Internet eta Hezkuntzaren" inguruan hausnarteko abagunea

Pasa den apirilaren 28an, Iruñeako San Fermin Ikastolan “Internet eta Hezkuntza”ren inguruan ospatu zen solasaldia Ireñe-López Goñi eta Eneko Bidegain hizlari izanik.  

“Gizartetik Gizartera. Ezagutza partekatuz” programaren lehenengo saioa ospatzeko Eusko Ikaskuntza San Fermin Ikastolara mugitu zen. Bertan, hezkuntzaren arloan Internetek eragin dituen aldaketa eta ondorioak landu ziren.

Bildutakoen multzo txiki bat entzun eta eztabaidatu ahal izan zuen aurrez aurre euskaraz hizlari birekin;  Irene López-Goñi, Nafarroako Ikastolen Elkarteko arduradun pedagogikoa eta irakaslea UPNAn, eta Eneko Bidegain, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta kazetaria.

Bertaratutakoek, gurasoak zein irakasleak, adituengandik Sareari lotutako erabilpenak, bai onerako zein txarrerako,  ezagutu ahal izan zuten, baita ikasgeletan gertatzen ari den eginkizunen aldaketa. Teknologiaren “inbasioa”ri aurre egiteko hainbat jarraibide eskaini zituzten ere eta Internet eta bere erabilpenarekin, askotan jabetzen ez garen horietan, lotutako hainbat alderdietan arreta jarri zuten, hezitzaile bezala zaindu behar direnak. 

“Internet eta Hezkuntza”ren inguruan hausnarteko abagunea

Jardunaldia eztabaida bizi batekin amaitu zen, non argi geratu zen edozein teknologiaren gainetik sen ona eta arduraren beharra dagoela, hauek sortaraz dezaketen berehalakotasuna eta gizartearen presioaren aurrean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp