Informazio bilerak bost hiriburuetan

Berri korporatiboak

2018/04/19

Informazio bilerak bost hiriburuetan

Hasi dira burutzen informazio bilerak Eusko Ikaskuntzaren Bilbo, Gasteiz, Donostia, Iruñea eta Baionako lurralde egoitzetan.

Aurtengo Batzar Nagusia -ekainaren 2rako Oñatin aurreikusia-, festa girokoa eta bazkideei omenaldia egitekoa izango denez, aurrez bost lurraldeetan informazio bilerak egitea erabaki da.

Eusko Ikaskuntzaren egoeraren berri emango da, eta txosten ekonomikoa eta lan planak aurkeztuko dira. Jakina, XVIII. Kongresua eta Mendeurreneko ekitaldiek toki garrantzitsua hartuko dute eguneko gai ordenan. Azkenik, bazkideek hitza hartuko dute iritzi eta proposamenak aurkezteko.

Bilera egutegia honokoa da:

  • Bilbo: apirilak 19
  • Gasteiz: maiatzak 3
  • Donostia: maiatzak 15
  • Iruñea: maiatzak 22
  • Baiona: maiatzak 29
Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp