Ikasturte berriari sarrera ematea

Berri korporatiboak

2016/09/16

Ikasturte berriari sarrera ematea

Irailarekin batera Ikasturte akademikoen hasiera itzuli da eta lurraldeko unibertsitateen irekiera ekitaldietan presente egon nahi izan du Eusko Ikaskuntza.

Irailaren 9an, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2016-2017 ikasturtearen hasiera ekitaldian egon zen Iñaki Dorronosoro, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria. Irailaren 12an, UPV/EHUren txanda heldu zen, Bilbon ospatutako ekitaldi batetan. Irailaren 14ean, Mondragon Unibertsitatearen ikasturte hasieran Eusko Ikaskuntzaren Lehendakaria eta Zuzendari Nagusia, Iñaki Ibarra, egon ziren, Donostiako Basque Culinary Centere ospaturik. Hurrengo egunean, 15ean, Deustuko Unibertsitateak burutu zuen haren irekiera ekitaldia eta Rosa Miren Pagola, Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiko Lehendakariordea, joan zen ekitaldira. Azkenik, 16an, Nafarroako Unibertsitateak burutu zuen harena unibertsitatean bertan eta Iñaki Dorronsorok eraman zuen Eusko Ikaskuntzaren izena ekitaldira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp