Gernika Batailoiari buruzko dokumentalaren emanaldia Semperen

Bideoak

2016/11/15

Gernika Batailoiari buruzko dokumentalaren emanaldia Semperen

Pasa den azaroaren 3an, osteguna, Eusko Ikaskuntzak Senpereko herriko etxearen partekidetzarekin Franck Dolosorren Gernika batailoia dokumentala eman zuen Larreko kulturgunean.

Gernika ez da bakarrik 1937ko bonbardaketa, Zortzi urte geroago zutik dagoen herri baten sinboloa da askatasunaren alde borrokatzeko Euskadin eta munduko edozein tokitan. "Gernika Batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015)" dokumentalak faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal talde militarraren historia gogoratzen du. Kontakizuna 2015eko apirilean hasten da Pointe de Grave aldean gudariei egin zitzaien omenaldiarekin. 70 urte lehenago naziengandik askatzen lagundu zuten Frantziako Medoc eskualdea.Gernika batailoia osatu zuten gizonek Errepublikatik hona Euskal Herriaren bizi ibilbidea berreraiki zuten.

Faxismoari militarki buru egin zion Gernika Batailoiaren jokaera ez zen ekintza isolatua izan. Jose Antonio Agirre Lehendakaria buru zuen erbesteko gobernuak hainbat ekimenei egin zien aurre: diplomazia, espioitza, pertsonen laguntzea... Aliatuen babesa zen helburua, Francoren erorketa eta etxerat itzultzea.

Gaualdiak, 120 pertsona inguru bildu zituen. Franck Dolosorrek aurkeztu zuen, dokumental horren sorkuntzan parte hartu zuelako eta informazio gehigarria eman zuen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp