Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena: proposatu zure ideia!

Berri korporatiboak

2017/03/17

Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena: proposatu zure ideia!

Mendeurrenaren ospakizunerako ekitaldiak definitzen ari gara eta zure ideiak jaso nahiko genituzke azaroaren 24ean Oñatin burutuko dugun festa egitaraua osatzeko. Parte har ezazu zure ideiarekin!

Eusko Ikaskuntzak ehun urte beteko ditu 2018ko udazkenean. Eta une hain garrantzitsua ospatzeko, Eusko Ikaskuntzak haren bazkideen parte hartzea izan nahi du proposamenak jasoz festa ekitaldien egitaraua osatzeko 

Mendeurreneko ekitaldien definizioan erabat sartuta gaude. Besteak beste, urritik aurrera hasiera emango zaio Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuari, euskal hiriburuetan bost kongresu tematikok osatutakoa eta, Oñatin azaroaren 23an, saio bakarrean bateratuko dena. Gau horretan gainera, Eusko Ikaskuntzaren bizitzaren pasarte batzuk jasoko dituen antzezlan baten estreinaldia emango da, hurrengo eguneko, festa-egitarauari bidea emanez. Ondoren, antzezlana bost euskal hiriburuetan taularatuko da.

Era berean, azken mendean Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko kultura, zientzia eta gizarteari egindako ekarpena aztertuko duen liburua argitaratuko da. 

Osagai gehiago biltze aldera, Xabier Alkorta buru duen Batzorde Antolatzaileak bazkideei deia egiten die proposamen eta ideiekin parte har dezaten, hurrengo urterako efemeride garrantzitsu hau ospatzeko festa-programa aberasteko.

Egin ezazu zure ekarpena ondoren:

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp