Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena: programa aurrerapena

Berri korporatiboak

2017/02/15

Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena: programa aurrerapena

Haren sorreraren mendeurreneko ospakizunerako atzerako kontaketa hasi da. 2018ko irailean mendea beteko da Eusko Ikaskuntzaren jaiotza ekarri zuen Oñatiko lehen kongresua egin zenetik. 

Efemeridea ospatzeko izango den jarduera programa sendoaren ildo nagusiak dagoeneko zehaztu dituzte Xabier Alkorta buru duen komisioak.

Hurrengo urteko udazkenean Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua izango da, euskal hiriburuetan gai bakarreko bost kongresu tematiko izango dira eta azaroaren 23 eta 24ean Oñatin batuko dira. Eusko Ikaskuntzak 2016an abian jarritako EKINEZ programa osatzen duten gaietako bost proiektu nagusiak laburtu eta sakontzeko aukera izango da.

Bost topaketen data eta tokiak hauek dira:

  • Proiektua: Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea

Tokia: Baiona
Data: 2018ko urriak 5

  • Proiektua: Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen

Tokia: Vitoria-Gasteiz
Data: 2018ko urriak 19

  • Proiektua:  Euskal Gizartea: Kultura eta Identitatea​

Tokia: Iruñea
Data: 2018ko urriak 26

  • Proiektua: Garapen sozio-ekonomikoa: euskal gizarte eta euskal enpresa ereduak

Tokia: Bilbo
Data: 2018ko azaroak 9

  • Proiektua: Euskal Herriko lurralde(ar)en liburu zuria

Tokia: Donostia
Data: 2018ko azaroak 16

Azaroaren 23 eta 24an, Oñatin EKINEZ programaren bost alorretako ondorioak aurkeztu eta eztabaidatuko dira. Gainera, autoritateen eta gizartearen partaidetza izango duen ekitaldi instituzionala izango da.

Prestatzen ari diren bestelako jarduera irekien artean Eusko Ikaskuntzari buruzko antzezlana izango da. Era berean, Eusko Ikaskuntzak azken mendean zehar kultura, zientzia eta gizarte garapenari egindako ekarpenei buruzko liburua argitaratuko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp