Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Helena Franco / Mari Jose Aranguren

Solasaldiak

2017/02/01

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Helena Franco / Mari Jose Aranguren

Bi ekonomialari gailen bildu ditu Solasaldiak atalak: Mari Jose Aranguren eta Helena Franco.

Bere analisi eta ikuspegiak eskainiko dituzte gai anitzei buruz: sistema sozioekonomikoaren alternatiba, ongizate Estatuaren etorkizuna, jarrera protekzionistak, euskal lehiakortasuna mundu globalean edo hezkuntzaren arazoa.

“Ongizate-estatuaren defentsan, kohesio soziala eta garapen ekonomikoa jokoan daude”.

Helena Franco Ibarzabal (Getxo, 1967)

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea.
Ekonomia Aplikatuko irakaslea Enpresa eta Ekonomia Fakultatean, Gipuzkoako atalean, Donostian.
Gipuzkoako Ogasun eta Finantzen foru-diputatua 2011 eta 2015 artean.
Sortu zenetik, Gaindegiako kide izan da. Hori Euskal Herriaren garapen sozio-ekonomikorako behatokia da.
Eskualde eta Hiri Ekonomiaren espezialitatean ikerketak, azterketak eta argitalpenak egiten ditu, eta interes berezia du Euskal Herriko kasuan horrek duen aplikazio praktikoak.

Mari Jose Aranguren Querejeta (Urrestilla, Azpeitia, 1969)

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea Deustuko unibertsitatetan, non Ekonomiako Katedra ematen duen.
Orkestraren zuzendari nagusia.
Aitorpen handiko aditua da lurralde lehiakortasunaren eta estrategiaren arloan, kluster eta sareetan, eta politiken azterketa eta ebaluazioetan. Gai horiei buruz hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu nazioko eta nazioarteko ospe handiko aldizkari espezializatuetan.
Nazioko eta nazioarteko proiektuen buru gisa esperientzia handia du, eta Euskal Herriko hainbat eragilerekin hertsiki lan egin du.
Europako Batzordearen Aholku Batzordeko kidea daHorizon 2020 programan, Societal Challenge 6 ‘Europe in a changingworld – Inclusive, Innovative and Reflective Societies’ delakoan eta ‘Spreading Excellence and Widening Participation’ erronkan.
Europako ikerketa-proiektuak eta nazioko eta nazioarteko hainbat zientzia-aldizkari ebaluatzen ditu. Harvard Unibertsitateko Estrategia eta Lehiakortasun Institutuaren “Hall of Fame”eko kidea da.

Solasaldi osoa irakurri

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp