Eusko Ikaskuntzak Innobasqueren aintzatespena jasotzen du

Berri korporatiboak

2017/05/25

Eusko Ikaskuntzak Innobasqueren aintzatespena jasotzen du

Xabier Alkortak, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren eta Mendeurrenaren lehendakaria, parte hartu du ekitaldian Innnobasqueko beste 9 erakunde bazkideen ordezkariekin batera.

Innobasqueren hurrengo printzipio honi jarraituz “Pentsamendu kritiko eta askea bultza dezagun gizartean. Euskadi gizarte berritzaile bezala bultzatzen laguntzen duen pentsamendua eta gure eraldaketa prozesu propioaren protagonista gu bihurtzen”, Alkortak Eusko Ikaskuntzaren izaera berritzailea azpimarratu du, Euskal Herriaren aurrerapen kolektibo eta eraldaketarako erantzun berritzaileak eskeintzeko duen konpromiso eta gaitasunaren bitartez. Horretarako, adibide argi bezala erakundeak gauzatzen ari den bost egitasmo nagusiak aipatu ditu: Nahi dugun gizartea irudikatzen; gure kultura eta identitatea indartzen; euskararen etorkizuneko eszenarioak elkarrekin eraikitzen; Euskal Herriko lurraldearen liburu zuria  idazten; eta gure garapen sozio ekonomikoa bultzatzen. 

Ekitaldia, “Global Innovation Day” ospakizunen baitan garatu zen pasa den maiatzaren 16an, han zuzen ere, Innobasqueren hamargarren Batzar Nagusian, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Innobasqueko ohorezko presidentea den Iñigo Urkulluk hasiera emanda. Innobasquek Batzarrean 10 pertsona aitortu edo aintzatetsi zituen: horiek Innobasqueko 1.000 erakunde bazkide baino gehiagoren eta sarearen gaitasun berritzaileen aniztasuna adierazi edo ordezkatzen zutenak, guztiek lankidetza edo elkarlanean etorkizun hobea eraikitzen dutelarik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp