Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria emateko ekitaldia

Sariak

2016/09/13

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria emateko ekitaldia

Urriaren 18an, asteartez, Donostiako Miramar Jauregian emango zaio Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza- Laboral Kutxa 2016 Saria Javier Echeverria Ezponda filosofoari.

Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko autoritate gorenak izango dira, saria ematen duten erakundeetako presidenteak, alegia Eusko Ikaskuntza eta Laboral Kutxakoak, bai eta sari prestigiotsu hau ematen duen epaimahaian parte hartzen duten zazpi unibertsitateetako ordezkariak ere: EHU, Deustuko Unibertsitatea, UNED, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Université de Pau et des Pays de l’Adour eta Mondragon Unibertsitatea.

Javier Echeverria Ezponda (Iruñea, 1948) Zientziaren Euskal Fundazioko (Ikerbasque) ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitatera (Soziologia II Saila) atxikia, eta Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Nagusiko (CSCI) Filosofia Institutuko unibertsitate-katedraduna (egun, eszedentzian).

Honako arlo hauek ikertu ditu batez ere: zientziaren eta teknologiaren filosofia; zientziaren etika; zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko harremanen azterketa, eta informazio- eta komunikazio-teknologia berriak. Berrikuntza-azterketetan ari da 2006tik. Jakiunde, International Academy of the Philosophy of Science erakundeko kide da, eta Sociedad Española Leibniz-eko presidenteorde ere bai.

Saiakerako Anagrama Saria jaso zuen 1995ean; 1997ko Euskadi Ikerketa Saria, Giza eta Gizarte Zientzietan, eta Saiakerako 2000ko Sari Nazionala eman zion Kultura Ministerioak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp