Euskal Herria japoniar begiradatik. Sho Hagio

Podcast

2017/04/29

Euskal Herria japoniar begiradatik. Sho Hagio

Euskadi Irratia. Amarauna

Hizkuntzaz, soziolinguistikaz, Euskal Herriaz eta Japoniaz aritu dira Sho Hagio Eusko Ikaskuntzako bazkidea egiten ari den lanaren harira. Bartzelonan izan berri den Hizkuntza indigena eta minorizatuak biziberritzeko nazioarteko lehen kongresuan parte hartu du eta bertan euskara aztertu du, konkretuki, atzerrian nolako irudia duen. Eta Japoniatik Bartzelonara etorrita, Euskal Herrira bisita egin du bere ikerketekin jarraitzeko material bila, besteak beste. Izan ere, Sho Hagio japoniarraren curriculumak euskara eta euskal kulturarekin harreman estua du: duela 35 urte hasi zen ikastola eta euskaltegi mugimendu sozialen azalpen bila, euskara ikasten hasi zen eta bai lortu ere, japonierara itzuli zuen euskarazko lehen liburua, Etxepareren ‘Linguae Vasconum Primitiae’ Hiromi Yoshidarekin batera eta Euskal Herriko politika zein hizkuntzari buruzko artikulu ugari argitaratu ditu Tokioko Atzerriko Ikerketetako irakasleak.

Oír el podcast >>

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp