Etorkizuneko Herri Txikiak. Nazioarteko Kongresua: Bideoak eta jarraipena

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2017/01/15

Etorkizuneko Herri Txikiak. Nazioarteko Kongresua: Bideoak eta jarraipena

Pasa den urteko azaroan Zeraingo herrian ospatu zen Kongresuko bideo guztiak ikusgai daude dagoeneko gure Youtube kanalean.

Kongresu honetan landa eremuko herri txikien garapenaz, ezaugarriz bereziez eta etorkizunaz hausnartu zen, baita komunitate harremanak, ingurunearekiko harreman jasangarriak eta ekonomia garapenerako eredu berritzaileak aztertu ziren. Kongresuaren amaieran Zeraingo adierazpena irakurri zen eta lanean jarraitzeko konpromezua hartu zen.

Zentzu horretan, otsailak 4ean Zuberoako Barkoxen, Landa Eremuko herrien etorkizunaren inguruko Etorkizun foro bat antolatua izan da. Eta udaberri aldera Arabako Foru Aldundiaren eskutik, Arabako lurralde orekari buruzko jardunaldi bat burutuko da.

Ikusi bideoak

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp