Erakunde bizitza: bilera eta ekitaldi ugari

Berri korporatiboak

2018/01/25

Erakunde bizitza: bilera eta ekitaldi ugari

Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria Eusko Legebiltzarrean eta Lehendakaritzan izan da, besteak beste.

Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Iñaki Dorronsorok hilabete mugitua izan du urtarrilean zehar. Izan ere, bilera ugari izan ditu han eta hemen, eta Euskal Herriko zenbait medioetan ere ibili da. Lehendakaritzan bilera izan zuen Dorronsoro jaunak. Gainera, Eusko Legebiltzarrean ere bildu zen.

Euskadi Irratiko estudioetatik ere pasatu zen. Elkarrizketa Aitziber Salinasek egin zion eta 2018. urtean zehar izango ditugun ekimenen berri aritu ziren biak. Bestalde, Berria egunkarian ere izan zen, ‘Geroa zugan’ kanpainari babesa eskaintzeko. Bukatzeko, Lehendakaria Sabino Arana Sarietara joan zen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp