Diasporareriko harremanak aztergai Baigorrin

Foroak eta mintegiak

2016/09/14

Diasporareriko harremanak aztergai Baigorrin

“Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea” proiektuaren baitan, datorren irailaren 23an bigarren Etorkizuneko Foroari ekingo diogu Baigorrin.

Aurreko foroan, Donostian egin zena, hain zuzen ere, Hiri Sortzaileen gaiaz eztabaidatu zen bezala, oraingoan Euskal Herriaren kanpoko harremanen geroa: etorkizuneko loturak diaspor(ar)ekin izango dugu hausnarketagai.

  • Gaia: Euskal Herriko kanpo harremanak etorkizunean: Diasporarekiko erlazio eredu berriak
  • Eguna: ostirala, irailak 23
  • Lekua: Baigorri (leku zehatza konfirmatzeke)
  • Ordutegia: 10:00 – 17.30
  • Metodologia: 20-25 lagun (erdia gaian adituak eta beste erdia gaiarekin erlaziorik ez dutenak) Ipar Euskal Herrikoak, Euskal Autonomi Erkidegokoak eta Nafarroakoak, bi lan-taldetan banaturik, bakoitza animatzaile profesional baten gidaritzapean eta Design Thinking metodologiak erabiliz hausnartuko dute. Azken orduan, taldeko kide guztien adostasunaz, emaitzen sintesiari ekingo zaio. 

Bertan parte-hartzeko izena eman nahi baduzu (kopurua mugatuta dago) edo argibide gehiago nahi izanez gero, 943 31 08 55 telefonora deitu dezakezu edo koro.muro@eusko-ikaskuntza.eus helbide elektronikora idatzi.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp