Conferencia de Javier Echeverría

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/05/27

Conferencia de Javier Echeverría

Datorren ekainaren 18an, Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusiaren ospakizunekin batera, Javier Echeverria filosofoak “Teknogizarteak, teknopertsonak eta teknohizkuntzak” izenburupean hitzaldia eskainiko du.

Hitzordua larunbat horretan izango da, eguerdiko 12:00etan Donostiako Miramar Jauregian eta estuki lotuta dago Eusko Ikaskuntzaren 2016ko Urteko Galderarekin, Euskonews bidez, oso harrera onarekin, garatzen ari dena.

XX. mendeko eraldaketa teknozientifikoak XXI. mendeko gizarte garatuak eraldatzen  ari ditu erabat, eta euskal gizartea harekin ere. Kontuan izan beharreko bost teknozientzia nagusiak hurrengokoak dira: nanoteknologiak, bioteknologiak, informazio eta komunikazioaren teknologiak, adimen artifiziala (errobotizazioa barne)  eta neurozientziak. Horiek guztiak berrikuntza eta gizarterako baita pertsonen, ez bakarrik natura, eraldaketarako gaitasun handi dutela adierazi dute.

Gaur egun, gizarte eta teknogizartearen, baita pertsona eta teknopertsonen arteko bereizketa egiten da. Horrek  giza eta pertsonen baloreetan izugarrizko aldaketa suposatzen du, argi ikus daitekeenez sare sozialen kasuan. Ekarpen horrek ere hizkuntzetan, berez teknohizkuntzak izango direnak erabilitzeko beharrezko izango baitelako bitartekaritza teknologikoa, teknozientzia desberdinen eragina azalduko du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp