Bilbori buruzko historia. XXII. Sinposioa

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2018/05/18

Bilbori buruzko historia. XXII. Sinposioa

1918ko gripe pandemiaren mendeurrena Bilbon: Osasuna eta gaixotasuna mendez mende.

1918ko gripearen pandemia, gripe espainola izenekoa, azken mendeetan munduan gertatu direnen artean, larriena izan zen. Lehen Mundu Gerra bukatzear zegoela, gripeak mundu osoko 40 eta 50 milioi hildako eragin zituen.

Bilbon eta Euskadin ere eragin beldurgarria sortu zuen, 12 pertsona 1.000 biztanleko hil zirelarik.

XXII. Sinposio honek, mendez mende Bilbon, bertoko biztanleei eragiten dieten epidemiak, gaixotasunak eta osasun arazoak aztertu nahi ditu. Era berean, gizartearen erantzuna zer nolako izan zen aztertu nahi da: medikuak, osasun-langileak, erakundeak, ospitaleak, higiene-neurriak, osasun publikoa sustatzeko neurriak, izango ditu helburu.

Sinposioa urriak 9 eta 10ean izango da. Ekarpen bat egin nahi dutenek e-mailez Eusko Ikaskuntzara (bilbo@eusko-ikaskuntza.eus) eta Historiaren Medikuntzako Euskal Museoara (museomed@ehu.eus) bidali behar dute: izenburua, 100 hitz baino gutxiagoko laburpena, ikertzaileen izena, helbidea eta kontaktu telefono bat. 2018ko irailaren 5ean amaituko da ekarpenak proposatzeko epea.


Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp