Bilbori buruzko historia XXI. Sinposioa, martxan

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2017/10/10

Bilbori buruzko historia XXI. Sinposioa, martxan

Hurrengo asteotan zehaztuko da aurtengo edizioaren egitaraua.

Azaroaren 29an Bizkaiako hiriburuan egingo den Sinposioak hiru gertaera historiko esanguratsuren mendeurrena ospatzea du helburu: 1917ko abuztuko langileen greba orokorra, euskal autogobernuaren aldarrikapena eta Bilboko lehendabiziko alkatetza demokratikoa. Nortzuk izan ziren gertakari hauen protagonistak? Nolakoak izan ziren Mario Aranaren gobernuaren lehen pausuak? Euskal autogobernuari buruzko eztabaidek zer ekarri zuten? Nola eraldatzen ari zen Bilbo mende hasiera hartan?

Galdera hauei eta beste askori erantzuteko aukera izango da aurtengo edizioan. Behin komunikazioak jasota, Batzorde Antolatzailea asteotan elkartuko da proposamenak aztertzeko eta azaroaren 29an parte-hartuko duten komunikazioak aukeratzeko.


Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp